Zamudion, abenduaren 11n

Go!azen 8.0 ikuskizunerako sarrerak, salgai

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 24a, 15:15

Lagatzu Zamudioko Euskara elkarteak Go!azen 8.0 ikuskizuna antolatu du abenduaren 11rako. Guztira, saio bi egingo dira Zamudioko kiroldegian: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrera banak 15 euro balio du eta leku hauetan erosteko aukera dago: Zamudioko liburu-dendan, Txapas tabernan (Derio) eta Foteri tabernan (Larrabetzun). Gainera, Interneten bidez ere erosi ahal dira, bai ADI Zamudioko herriko aplikazioan, bai Zamudioko Udaleko webgunean, esteka honetan: https://erreserbak.zamudio.eus:4433/a2eventosweb/eventos.aspx