Oso pozik eta eskertuta azaldu da Otero. Txakurra hezteko dirua batzeko hiru urteko epea zutela esan zieten, baina dirua uste baino askoz arinago lortu dute. “Kanpaina maiatzaren 31n ipini genuen martxan eta atzo, azaroak 24, lortu genuen diru-kantitate osoa biltzea. Hori jendeak erakutsitako eskuzabaltasunagatik izan da; eta euren babesagatik. Ezin sinetsirik nabil…”. Kanpaina martxa ipini zenetik, zenbait ekintza egin dira dirua batzeko. Zamudion, esterako, azoka solidarioa antolatu zen eta herritarrek ere euren diru-ekarpena egin dute.
Oteroren esanetan, egitasmoaren webguneak martxan jarraituko du herritarrek ikus dezaten Puppyren trebakuntza zertan datzan. Era berean, Otero lanean segituko du egoera antzekoa duten beste familia batzuei laguntzeko. Ischadia Gizarte Ekintzak trebatuko du Puppy.