Go!azen taldeko ikuskizuna otsailera arte atzeratu behar izan dute

Aikor aldizkaria 2021ko abe. 10a, 10:44

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak biharko antolatu zuen Go!azen ikuskizuna herriko kiroldegian. Hala ere, azken egunotako euriteak direla-eta, saioa otsailaren 12rako atzeratu behar izan da.

Lagatzuk azaldu duen moduan, euriteak sortutako uholdeek arazo teknikoak eragin dituzte Zamudioko kiroldegian, eta ondorioz, ikuskizuna bertan behera utzi behar izan dute. Euskaltzaleek esan dute dirua itzultzeko prest daudela, eta hori egiteko argibideak datorren astean emango dituztela.