Merkataritza- eta ostalaritza-bonuak atera dituzte berriro Zamudion. Bonuak abenduaren 31ra arte erosi ahalko dira www.zamudio.eus webgunean edo AdiZamudio aplikazioa erabilita. Bonu bakoitza 20 euroren truke eskuratu ahalko da, baina bere benetako balioa 35 eurokoa izango da. Erosketak urtarrilaren 13tik maiatzaren 4ra arte egin ahalko dira eta herritar bakoitzak gehienez bonu bi erosi ahalko ditu mota bakoitzeko.