Aste honetan itzuliko da Go!azen ikuskizunaren sarreren dirua

Aikor aldizkaria 2021ko abe. 14a, 09:25

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Go!azen ikuskizuna antolatuta zuen abenduaren 11rako, baina joan den asteko euriteek sortutako uholdeek arazo teknikoak eragin zituzten herriko kiroldegian eta ikuskizuna otsailaren 12rako atzeratu behar izan dute. Nahi duenak sarreren dirua berreskuratu dezake. Horretarako, lau hitzordu ipini dituzte Lagatzukoek: abenduaren 15ean eta 16an (18:00etatik 19:00etara), Larrabetzuko Foteri tabernan, eta abenduaren 16an (19:00etatik 20:00etara) eta 17an (20:00etatik 21:00etara) Derioko Txapas tabernan.