Hitzordu berriak Go!azen ikuskizunaren sarreren dirua itzultzeko

Aikor aldizkaria 2021ko abe. 17a, 13:39

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Go!azen ikuskizuna antolatuta zuen abenduaren 11rako, baina aurreko asteko euriteek sortutako uholdeek arazo teknikoak eragin zituzten herriko kiroldegian eta ikuskizuna otsailaren 12rako atzeratu behar izan dute. Erositako sarrerek otsaileko saioa ikusteko balio duten arren, nahi duenak sarreren dirua berreskuratu dezake. Lagatzu elkartekoek lau hitzordu ipini zituzten dirua itzultzeko: bi Larrabetzun eta beste bi Derion (Txapas tabernan izango dira gaur, abenduak17, 20:00etatik 21:00etara). Horrezaz gainera, beste hitzordu bi ipini dituzte datorren asterako Zamudion: astelehenean eta martitzenean, abenduak 20 eta 21, 18:00etatik 19:00etara, haien lokalean.