Jendearen arretarako bulego berria Zamudion

a. Zamudioko Udala 2021ko abe. 20a, 11:14

Gizarte-sareen bidez jakinarazi dutenez, gaurtik aurrera jendeari arreta egiteko bulego berria du Zamudioko Udalak. Bulegoa Ehiza eta Arrantza lokalean dago, frontoiaren ondoan eta hurrengo ordutegi hau izango du: astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan, 08:00etatik 14:00etara; eta martitzenetan eta eguenetan, 08:00etatik 20:00etara. Bulegoan izapide hauek egin ahalko dira: merkataritzako eta ostalaritzako bonuak erostea eta kanpainari buruzko informazioa, 2022ko lehen hiruhilekoko ikastaroetan izena ematea, herritarren txartela kudeatzea, poltsa konpostagarriak ematea eta beste izapide batzuk, hala nola COVID pasaportea eta Bakq ziurtagiri digitala.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).