Zamudioko Udalak gizarte-sareetan jakinarazi moduan, gaurtik eta maiatzaren 4ra arte gastatu ahalko dira abenduan ateratako ostalaritza- eta merkataritza-bonuak. Bonu bakoitza 20 euroan erosi da eta benetako balioa 35 eurokoa da. “Bonuak Herritar Txartelean kargatu dira, hura baita trukatzeko tresna”, adierazi dute.