Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Go!azen ikuskizuna antolatuta zuen abenduaren 11rako, baina aurreko asteko euriteek sortutako uholdeek arazo teknikoak eragin zituzten herriko kiroldegian eta ikuskizuna otsailaren 12rako atzeratu behar izan zuten. Aurretik erositako sarrerek otsaileko saioa ikusteko balio duten arren, euskara elkarteak dirua itzuli zien hala nahiago zutenei. Bestalde, jakinarazi dutenez, sarrerak salgai ipini dituzte otsailaren saiorako. Emanaldi bi egongo dira, bata 17:00etan, eta bestea 19:00etan. Sarrerak 15 euroan erosi daitezke Zamudioko liburudendan, Derioko Txapas tabernan, Larrabetzuko Foteri tabernan eta, urtarrilaren 21etik aurrera, www.zamudio.eus webgunean. Erreserbak egin daitezke 629 424 645 telefono-zenbakira whatsappa bidalita.