Gainera, elkarteak 10. urteurrena ospatuko du aurten, eta, esan moduan, urtean zehar, ahal dela, boxeo-ekitaldi gehiago egiteko asmoa dute. Martxoko ekitaldiari dagokionez, Zamudioko gimnasioan 350 lagun batu ahalko dira eta sarrerak gimnasio parte-hartzaileetan zein txarteldegi bertan eskuratu ahalko dira.