Euskal Herriko Itzulia apirilaren 4tik 9ra bitartean izango da aurten. Egun bakoitzeko irteera eta helmuga jakinarazi dituzte antolatzaileek. Hala, apirilaren 4an Hondarribitik aterako da eta, Nafarroatik eta Arabatik igaro ostean, Zamudiora ailegatuko da laugarren egunean, apirilak 7. Hurrengo egunean, Zamudiotik bertatik irten eta Mallabira abiatuko da. Euskal Herriko Itzulia Arrateko gainean amaituko da.