Izena eman daiteke Zamudioko krosean

Aikor aldizkaria 2022ko urt. 24a, 12:51

Beste Bira Loiu atletismo taldeak abenduan jakinarazi zuenez, otsailaren 13an eskola-krosa, familientzako lasterketa eta herri-krosa izango dira Zamudion. Lasterketen zehetasunak www.zamudioko-krosa-2022.webnode.es webgunean kontsultatu daitezke, eta herri-krosean izena ematea ere webgune horretan egin daiteke.  

Zamudioko Udalak krosa egiteko lekua utzi du: Bidekoetxe parkea. Familientzako lasterketa (200m) 10:40ean hasiko da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Gainera, parte-hartzaileen kopuruaren arabera baliteke lasterketa bi egitea. Eskola-krosa 11:00 hasiko da eta kategoria hauek izango dira: benjaminak (700 m; neskak, 11:00etan, eta mutilak, 11:15ean); kimuak (1.500 m; neskak, 11:30ean, eta mutilak, 11:50ean); eta umeak/kadeteak (2.100 m; neskak, 12:10ean, eta mutilak, 12:30ean). Azkenik, herri-krosa (4.000 m) 12:55ean hasiko da eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Izena emateak hiru euro balio du eta ordainketa dortsala hartzen denean egingo da. Sariak banatuko dira parte-hartzaileen artean eta zozketak egingo dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).