Sarrerak salgai daude Go!azen ikuskizuna Zamudion ikusteko

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 7a, 11:59

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Go!azen ikuskizuna antolatu du otsailaren 12rako, herriko kiroldegian. Emanaldi bi egongo dira, bata 17:00etan, eta bestea 19:00etan. Lehenengoa zuzenean ikusteko sarrerak agortu dira, baina oraindik erosi ahal dira 19:00rako. Sarrerak 15 euroan erosi daitezke Zamudioko liburudendan, Derioko Txapas tabernan eta Larrabetzuko Foteri tabernan; baita www.zamudio.eus webgunean ere. Erreserbak egin daitezke 629 424 645 telefono-zenbakira whatsappa bidalita.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).