Ia 1.000 korrikalari batu ziren Zamudioko Krosean

b: Beste Bira / a: Iñaki Eguino eta @eduborrowsport 2022ko ots. 15a, 17:12

Domekan, otsailak 13, eskola-krosa, familientzako lasterketa eta herri-krosa izan ziren Zamudion, Beste Bira Loiu atletismo taldeak antolatuta. Lasterketak Bidekoetxe parkean egin ziren, Zamudioko Udalak utzitako eremuan, eta bertan 950 korrikalari baino gehiago batu ziren. 

a: Iñaki Eguino

Beste Bira taldeak pozik baino pozago azaldu da parte-hartzaileen kopurua zein Zamudiora hurbildu ziren ikusleen kopurua direla eta. Era berean, eskertu dute udalaren, babesleen eta taldekideen laguntza. “Klubeko gurasoen eta aitite eta amamen laguntza barik ezinezkoa izango zen hau guztia antolatzea. Bestalde, aukera handiak eskaintzen dituen zirkuitua da eta aurrerago beste proba bat egiteko proposamena egin digute”.

Herri-krosari dagokionez, lehen sailkatua gizonezkoen kategorian izan zen Juan Carrascal (13:07), bigarrena Mikel Alvarez (13:10) eta hirugarrena Fernando Martin (13:12). Emakumezkoen kategorian, lehen sailkatua Alluitz de Bilbao (15:58) izan zen, bigarrena Raluka Ungureanu (16:05) eta hirugarrena Ines Gonzalez (16:33). Sailkapen osoa hemen ikusgai.

a: @eduborrowsport