Parte-hartzaile bakoitzak 12 tostada aurkeztu beharko ditu eta, motaren arabera, osagai hauek erabili beharko ditu horiek egiteko: ogia, esnea, kanela, azukrea, irina, arrautza eta olioa (ogizkoak); esnea, irina, azukrea, arrautza eta olioa (kremazkoak). Irabazleak 50 euro jasoko ditu saritzat; bigarrenak, 40 euro; eta hirugarrenak, 30 euro. Gainerako parte-hartzaileek hamarna euro jasoko dute. Dirua herritarren txartelean sartuko da.
Bestalde, mozorroen lehiaketa domekan, otsailak 27, izango da uda-frontoian. Umeentzako ekintza egongo da 11:00etatik 13:30era. Ondoren, mozorroen lehiaketa izango da 12 urtera arteko umeentzat. Irabazleak 50 euro jasoko ditu saritzat; 30 euro, bigarrenak; eta 20 euro, hirugarrenak. Gainerako parte-hartzaileek hamarna euro jasoko dute. Dirua herritarren txartelean sartuko da: % 50 gozokiak erosteko erabili ahalko dira; eta gainerako % 5a, liburuak eta eskolako materiala erosteko. Izena ematea otsailaren 25a arte egin daiteke ADI Zamudio aplikazioaren bidez edo Ehiza eta Arrantza elkartearen egoitzan.
Azkenik, zapatuan, otsailak 26, umeentzako mozorro-tailerra egongo da liburutegian, 11:30etik aurrera. Izena emateko, 944 520 204 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo udalliburutegia@zamudio.eus helbide elektronikora mezua bidali.