Martxoko ekitaldiko parte-hartzaileak jakinarazi ditu Zamudio Boxek

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 24a, 13:18

Zamudio Box Jnbox boxeo elkarteak boxeo-ekitaldia antolatu du martxoaren 12rako. Ekitaldia 19:30ean izango da herriko kiroldegian, eta guztira zortzi borrokaldi egingo dira. Elkarteak jakinarazi ditu borrokaldietan parte hartuko duten elkarteko boxeolarietako batzuen izenak eta euren lehiakideak nortzuk izango diren.

Hauek dira: Daniel Martin arituko da Asier San Vicenteren kontra; Cristian Darwinek borrokatuko du Mohamet Jaleten aurka; Omar Zubeidik, Eder Fernandezen aurka; Mario Casquetek, Iban Paredesen aurka; Aitor Azurmendik, Michael Alejandroren kontra; Javier Martinek, Carl Waiterren aurka; eta Evander Martinek, Pablo Legarretaren kontra. Bestalde, azaldu dute Izaro Ungo boxeolariak ez duela ekitaldian parte hartuko, lesionatuta dago eta.