Pamela Palencianok No solo duelen los golpes antzerki-bakarrizketa aurkeztuko du gaur, otsailak 25, Zamudion. Ikuskizuna udal-kiroldegian izango da eta 19:00etan hasiko da. Antzerki-bakarrizketa honetan, bere lehen ezkongai-harremanetan izandako bizipena kontatzen du: harreman horrek sei urte iraun zuen eta bortitz bihurtu zen. Bere bizipen pertsonala abiapuntutzat hartuta, baliatzen ditu umorea, ironia eta publikoarekiko interakzioa, indarkeria matxista hausnartzeko. Lagunandre eta Zapata Gorriak elkarteek eta Udalak antolatutako ekintza da.