Premia biziko gaiak batuko dira Zamudioko udaletxean eta eskolan, Ukrainako biztanleei laguntzeko

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 2a, 14:21

Zamudioko Udalak bat egin du Ukrainarekiko elkartasun-sarearekin eta Asociación Sociocultural y de Cooperación al Desarrollo elkartearen ekimenarekin. Horrela, gaurtik (martxoak 2) aurrera premia biziko gaiak batzeko gune bi atonduko dira herrian: bata, udaletxean bertan, eta bestea, eskolan. Udalak elkarteari bidaliko dizkio batzen diren gauzak. 

Besteak beste, hurrengo gauza hauek batuko dituzte: higiene-produktuak (pixoihalak eta umeentzako produktuak), hotzari aurre egiteko arropa, lo-zakuak, gorputz-berogailuak, botila termoak, kanpin-labeak, metxeroak eta pospoloak, kandelak eta linternak, elektrizitate-sorgailuak, iraungitzen ez den janaria (poteak eta energia-barratxoak), produktu esterilak (gasak, bata kirurgikoak…), maskara kirurgikoak, arnas-babeserako maskarak eta paketatzeko paperezko kaxak. Bestalde, elkarteak ekarpen ekonomikoa egiteko lerroa ere zabaldu du. Informazio gehiagorako: ucraniaeuskadi@gmail.com.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).