Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Zamudioko Udalak zenbait ekintza antolatu ditu martxorako. Horrela, biharko, martxoak 8, elkarretaratzera deitu du, 12:00etan, Sabino Arana plazan. Bestalde, martxoaren 11n, 19:00etatik aurrera, “Berdintasunerako bidea” scape room-a egingo da Gaztestazioan, eta Ana Apikaren eskutik Rol jokoak antzerkia egongo da martxoaren 15ean, eskolako umeentzat. Azkenik, martxoaren 24an, 17:00etatik aurrera, “Estereotipoak hausteko jokoak clown-arekin” saioa egongo da Ludotekan (izena eman behar da). Bestalde, martxoan zehar “Marchinlilac” kanpaina izango da liburutegian.