Zamudioko Kamara Koralak bakearen alde abestuko du domekan Europako hainbat abesbatzarekin batera

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 25a, 09:22

“Coros por la paz” ekimenaren baitan, domekan, martxoak 27, Europako hainbat abesbatzak batera kantatuko dute Ukrainan gerra amaitu dadin eskatzeko. Abesbatza horien artean Zamudioko Kamara Korala dago. Abesbatzek Dona Nobis Pacem kantata abestuko dute bideokonferentziaren bidez eta gizarte-sareetan ipiniko da ikusgai. Zamudioko Kamara Koraleko partaideak Agirre Lehendakariaren plazan batuko dira. Ekitaldia 12:00etan izango da, baina 11:45ean egingo da entsegua. Egitasmoan Estatuko, Portugaleko, Italiako eta Luxenburgoko 700 abesbatzek baino gehiagok hartuko dute parte, eta nahi duten herritarrek ere haiekin bat egin ahalko dute.