Umeentzako ekintzak Zamudion Aste Santuari begira

Aikor aldizkaria 2022ko api. 4a, 11:34

Zamudioko Udalak multikirola eta jolaslekua antolatu ditu Aste Santurako, eta bihar amaituko da horietan izena emateko epea. Biak apirilaren 11tik 13ra (15 euro) eta 19tik 22ra (20 euro) egingo dira. Multikirola sei urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat da eta 08:30etik 14:00etara egingo da kiroldegian; jolaslekua hiru urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat da eta 09:00etatik 14:00etara izango da eskolan. Izena ematea egin daiteke www.zamudio.eus webgunean, ADI Zamudio aplikazioaren bidez eta Ehiza eta Arrantza lokalean. Prezio merkeagoa ordainduko dute familia ugariek eta gizarte-laguntza jasotzen dutenek.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).