Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzea Zamudion

Aikor aldizkaria

Maiatzaren 20ra arte zabalik egongo da 2022ko Ibilgailuen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea Zamudion. Ordainketa egin daiteke banketxean, www.zamudio.eus webgunean, udaletxean bertan eta Eusko Jaurlaritzaren “NireOrdainketa” ordainketa-pasabidean, 9052180 BPK kodea sartuta. Zergaren ordainketa helbideratuta dutenei gaur kobratuko zaie.