Horrezaz gainera, eraso sexistarik jasanez edo ikusiz gero, aurreko lerroetan esandako telefono-zenbakira deitu ahal izango da gertatutakoa jakinarazteko. Era berean, brigada feministaren kideengana ere jo ahalko da; horiek zapi morea izango dute jantzita. Talde feministak aipatu moduan, txosnetan eta kontzertuetan eraso sexisten kontrako mezuak ipiniko dira, eta herriguneko puntu beltzak identifikatu. “2019an herriko hainbeste emakumeen artean sortu genuen jaietarako protokoloa eramango da aurrera, eta bertan adostutako intentsitate baxuko edo altuko erasoen aurrean erabakiak hartuko dira”, azaldu dute.
Euren esanetan, eraso sexisten kontrako neurriak “jai-batzordearen oniritziarekin eta laguntzarekin” egingo dira. Pazko jaiak ekainaren 3tik 5era ospatuko dira Zamudion.