Urbasara perretxikotan

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 20a, 08:32

Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak irteera antolatu du maiatzaren 28rako. Urbasara joango dira perretxikotan, autobusez, eta hitzordua 07:30ean ipini dute Kolitza aparkalekuan. Izena emateko, 658 746 537 telefono-zenbakira deitu behar da, edo zizegorri@gmail.com helbide elektronikora idatzi. Irteerak 15 euro balio du eta prezioaren barruan daude joan-etorria eta hamaiketakoa; doako ekintza da umeentzat. Perretxikotan ibiltzeaz gainera, Urbasako artzain-gazta erosteko aukera egongo da. Zamudiora 19:00ak inguru itzuliko dira.