Zazpi udaleku-mota egongo dira: futbol-campusa, basketball, Englishland, udako haurgunea, multikirola, teknoguneak eta uda txiki. Udako haurgunea hiru urtetik sei urtera bitarteko umeentzat da, eta gainerakoak, sei urtetik 12 urtera bitartekoentzat. Guztiak ekainaren 27tik uztailaren 15era arte izango dira, uda txiki izan ezik, uztailaren 18tik abuztuaren 5era egingo da eta. Izena ematea ekainaren 10era arte egin daiteke www.zamudio.eus webgunean, ADI Zamudio app-en eta udaletxean. Udalekuak dira zamudioztarrentzat, herriko eskolako ikasleentzat eta zamudiozterren tutoretzapean daudenentzat. Beharrezkoa bada, zozketa egingo da.