San Tomas jaiak

Aikor aldizkaria 2022ko ekainaren 9a

Normaltasuna berreskuratzen gabiltzala, jaiak herrietan ez ezik auzoetan ere antolatzen ari dira. Zamudioko Arteaga auzoan, esate baterako, San Tomas ospatuko dute ekainaren 17tik 20ra.

Ekainak 17, barikua

19:00 Bolandera-danbada.

20:30 Idi-probak.

21:45 Sardinak, solomoa eta hirugiharra dastatzea.

22:30 Erromeria: Kantarelux.

 

Ekainak 18, zapatua

14:00 Euskal erromeria.

16:30 XXXI. mus-arin txapelketa.

16:30 Puzgarriak.

18:00 Umeentzako jolasak.

18:00 Tortilla txapelketa.

21:00 Tortillak aurkeztea.

22:00 Sariak banatzea.

23:00 Dj Bene Valiño Unzueta.

00:30 Jolas dibertigarriak.

 

Ekainak 19, domeka

09:00 Zamudioko bost ermitetatik ibilbidea, San Tomas ermitatik.

Bertoko taldeak goiza girotuko du.

Paella eta Sukalki txapelketak.

13:00 Meza.

14:00 Kazolak aurkeztea.

18:00 Euskal dantzen agerraldia, Hiru Bat dantza taldearen eskutik.

Sariak ematea.

19:00 Gazta harrapatzea txapelketa.

19:30 Erromeria.

 

Ekainak 20, astelehena

12:30 Auzoko defuntuak oroitzeko meza, San Tomas ermitan.