Lagatzu Eguneko artelanak

a: Rober Gomez “Txiki” 2022ko eka. 29a, 10:26

“Benetako artea, euskara erabiltea” lelopean, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak museo handia bihurtu zuen herria zapatuan. Beti bezala, Zamudioko gainerako elkarteek ere bat egin zuten ekintzarekin eta euskal artisten lanak antzeztu zituzten; haien artean izan ziren Dora Salazarren, Remigio Mendibururen eta Nestor Basterretxearen lanak. Modu polita izan zen bi urteren ostean Lagatzu Eguna betiko moduan ospatzeko. Argazkien egilea da Rober Gomez “Txiki”.  

Elkarteek artelan hauek antzeztu zituzten:

Bertoko: “Arraunlariak” (Miguel Losada).

EAJ: “Intxitxu eta Eate” (Nestor Basterretxea).

Etxerat: “Amnistia” (Eduardo Chillida).

Hiru Bat: “Poxpoliñak” (Vicente Ameztoy).

Iraultza: “Equipo del Athletic Club” (José Aurre) eta “Idilio en los Campos de Sport” (Aurelio Arteta).

Kantarelux: “Los de Atxuri en la romería del Yermo” (José Arrue).

Lagatzu: “Lorategia” (Rafael Ruiz Balerdi).

Zamudioko Kamara Korala: “Sirgueras” (Dora Salazar).

Zapata Gorriak: “Sade” (Ana Laura Aláez).

Iker Landetak artelanen azalpenak eman zituen, eta Zamudioko Kamara Koralak musika ipini zion ekitaldiari. Bestalde, Igor Ramos zamudioztarrak “Maitatu zaitez” murala margotu zuen bertan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).