Sandoniko jaiak gaur eta bihar izango dira Zamudion

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 2a, 09:27

Zamudioko Udalak eta Eguraldi Ona jai-batzordeak Sandoniko jaiak antolatu dituzte gaurko eta biharko. Besteak beste, magiak, berbenak, txapelketak eta paellen lehiaketak osatzen dute jai-egitaraua. Erdu eta ondo pasa!

Barikua, irailaren 2a (Sandoni Eguna)

11:30 Txupinazoa

12:00 Meza, ermitan, auzoko hildakoen oroimenez

13:00 Omenaldia, auzoko adinekoei

19:30 Magia ikuskizuna, ermitan: Tor magoa

20:30 Txitxiburduntzia

21:00 Berbena: Dj Iñigo

 

Zapatua, irailaren 3an (Sandonitxu Eguna)

Egun osoan, puzgarriak eta maskara eta aurpegiak pintatzeko tailerrak

12:00 Meza, ermitan

13:00 Dantzak: Hirubat dantza taldea

Goizean zehar: paella txapelketa

14:00 Paellak aurkeztea

16:00 Mus txapelketa

20:00 Paella eta mus txapelketen sariak banatzea

20:30 Txitxiburduntzia

21:30 Berbena: Joxe Mendizabal