Zamudio-Zamudio Zikloturista

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 12a, 08:29

Zapatuan, irailak 17, Zamudio-Zamudio Zikloturista egingo da 23. aldiz, Bidekoetxe parkean. Izena ematea irailaren 15era arte egin daiteke ADI Zamudio app-aren bidez, www.zamudio.eus webgunean edo udaletxean bertan. Hamazortzi urtetik beherako erroldatuek, erretiratuek eta pentsiodunek 2,14 euro ordaindu beharko dituzte; 18 urtetik gorako erroldatuek, 3,16 euro; eta erroldatu gabeek (umeek zein nagusiek), 5,30 euro. Prezioaren barne daude kamiseta, ogitartekoa eta edaria.

Bestalde, probaren harira hurrengo egitarau hau antolatu da:

09:30-11:00 Txartelak eta kamisetak banatzea.

11:30-12:30 Lasterketa (hiru buelta).

12:00 Karpan mahaiak erreserbatzea.

12:30 Umeentzako mountain-bike zirkuitua (egun osoan).

13:30 Balkoi Apainduen Lehiaketaren sariak banatzea.

14:00 Koadrilen bazkaria.

17:30 Erromeria.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).