Entseguak urriaren 7an hasiko dira eta barikuetan egingo dira, 17:00etan, Zamudiotorren. Izena emateko, Zamudioko Kamara Koralako kideekin harremanetan ipini behar da 657 775 911 telefonora deituta edo idazkaritza@zamudiokokamarakorala.eu helbide elektronikora idatzita.
Gizartean eragin nahi duen kultura-egitasmoa da Fair Saturday eta azaroaren azken zapatuan egiten da, Black Friday hitzordu kontsumistaren hurrengo egunean, hain zuzen. Kultura arloko artistek eta erakundeek bat egiten dute egitasmoarekin, kulturaren eta enpatiaren bidez mundu hobea egiteko nahian.