Porrotxek eta Marimototsek `Kukui´ aurkeztuko dute Zamudion

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 29a, 13:55

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak antolatuta, Porrotx eta Marimotots pailazoek Kukui ikuskizuna antzeztuko dute urriaren 28an, 18:00etan, herriko udal-kiroldegian. Sarrerak urriaren 3an ipiniko dira salgai, zortzi euroan, hurrengo leku hauetan: www.zamudio.eus webgunea (jarduerak eta bonuak), Zamudioko estankoan eta liburu-dendan eta Derioko Txapas tabernan.

Lagatzuko bazkideentzako sarrerak, bestalde, sei euroan ipiniko dira salgai, eta urriaren 3tik 5era bitartean, 18:00etatik 19:00etara, jaso ahalko dira euskara elkartearen lokalean. Pailazoek euskararen gaiari eutsi diote ikuskizun honetan. “Aitorren eta Mariren hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion”.