Prestatzeko era: zizak tiratan ebakiko ditugu, eta olio apur batean erregosi. Gatza botako diegu. Gordeko ditugu. Bestalde, kipula eta berakatzak txikitu, eta zartagin batean erregosiko ditugu. Irina gehituko dugu, ardoa eta piperrautsa, eta minutu pare batean egingo dugu. Ondoren, arrain-salda eta txirlak gehituko ditugu. Azken horiek zabaltzen direnean gehituko ditugu zizak. Apur bat irakiten izango dugu eta zerbitzatuko dugu.