Jende pila batu zen Zamudioko azokan

a: Zamudioko Udala 2022ko aza. 7a, 13:09

Asteburu honetan Zamudioko azoka egin da 35. aldiz  eta bertara hainbat bisitari hurbildu dira. Betiko moduan, nekazaritza-, artisautza- eta gozogintza-produkturik onenak batu dira bertan. Zapatuan, Txokolate, Gozoki eta Artisautza Azoka egin zen; eta domekan, Nekazaritza Azoka eta  Bizkaiko Limusin Arrazako Abelgorri Txapelketa.