Niala magoa Zamudion, Euskaraldiari hasiera emateko

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 18a, 10:54

Gaurtik, azaroak 18, abenduaren 2ra bitartean Euskaraldia izango da. Hizkuntza-ohiturak aldatzea helburua duen ariketa sozialari hasiera emateko, zenbait ekintza egingo dira gaur arratsaldean Txorierrin. Zamudion, esate baterako, Niala magoaren ikuskizuna gozatzeko aukera egongo da 19:00etatik aurrera kultura etxean. Sarrera doakoa da. Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak eta Bizi Zamudio elkarteak antolatutako ekintza da, eta Eusko Jaurlaritzak eta Zamudioko Udalak babestuta.