Zamudio, 2020an pertsonako BPGdrik handiena zuen euskal udalerria

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 9a, 09:23

Europa Press agentziak argitaratu duenez, 2020an Zamudio izan zen berriro Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) pertsonako barne produktu gordinik (BPGd) handiena zuen udalerria. Bigarrena Olaberria (Gipuzkoa) izan zen eta hirugarrena, Ajangiz (Bizkaia). 2000. urtean, Loiu lehenengo postuetan agertu zen, baina 2020an, aldiz, ez. Datuak Eustat euskal estatistika erakundeak jakinarazi ditu. 

Emaitzak 2020ko pandemiaren barruan aztertu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ia udalerri guztiek BPGdren bilakaera negatiboa izan dutelako. Bizkaian, 2020an, BPGdrik handien izan zuten udalerriak Bilbo Handian daude: Bilbo, Barakaldo, Leioa, Getxo eta Basauri. Horiek Bizkaiko BPGdaren % 54 batzen dute. Herri horiek guztiak jendetsuak dira, bertan gutxienez 30.000 lagun bizi baitira; Zamudiok, aldiz, 3.500 biztanle ditu. Gainera, egitura ekonomiko sendoa du eta hori industriari eta enpresei dago lotuta.