Zamudioko Udalak jakinarazi duenez, 12 pertsona kontratatuko ditu herriko Gabonetako jolas-parkean begirale ibiltzeko. Begirale-titulua izateaz gainera, hurrengo baldintza hau bete behar da: B2 edo C1 euskara-titulua izatea. Zamudioko Gabonetako jolas-parkea abenduaren 26tik 30era zabalduko da, 16:00etatik 21:00etara. Izena hemen eman daiteke.