Ziklo menstrualari buruzko heziketa-saioa Zamudion

a: Mike Murray (Pexels) 2022ko abe. 14a, 10:21

Zapata Gorriak talde feministak antolatuta, bihar, abenduak 15, ziklo menstrualari eta menopausiari buruzko heziketa-saioa egingo da Zamudion. Saioa 19:00etan izango da Zamudiotorren, eta amaiera emango dio talde feministak irailetik abendura bitartean antolatutako ikastaro-sortari. “Patriarkatuak gure gorputzari eta sexualitateari buruz esaten duena albo batera uztea eta autokontzientzia lantzea da ikastaroen helburua”, azaldu zuten ekimena aurkeztu zutenean. Aurreko saioak bezala, azken hau Lucia Nieto Emargi elkarteko soziologoak eta ikertzaile feministak zuzenduko du. Edozein adinetako emakumeentzako ikastaroa da, eta bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).