Bertoko taldeak ere hartu du parte EiTBren maratoi solidarioan

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 15a, 15:26

Bertoko Zamudioko soinu-tresnen taldeak lehendabiziko aldiz hartu du parte EiTBk urtero antolatzen duen maratoi solidarioan. Kantarelux taldeak bezala, Bertokokoek ere bideoa bidali dute Gatibu taldearen Euritan dantzan abestiaren doinuarekin. Gainera, telefonoa hartzen ibiliko dira gaur, dirua batzeko.

“Polita iruditu zaigu bertan parte hartzea. Taldeko musika ikasleak aritu dira, guztira 40 lagun, hainbat adinetakoak. Oso jarrera ona adierazi dute, gogotsu ibili dira. Gainera, maratoiak eman digu umeekin gaixotasunari eta elkartasunari hitz egiteko aukera. Badirudi alde solidarioa Gabonetan bakarrik agertzen dela, baina tira...”, esan dute Bertoko elkartekoek. Bideoa abenduan grabatu dute Bertokoko eskolan.

2022ko EITB Maratoia abenduaren 2an jarri zen martxan eta gaur izango da ekitaldia nagusia. Abenduaren 17ra bitartean (11:00-22:00) irekita egongo da diru-ekarpenak egiteko doaneko telefonoa: 900 840 750. Gainera, online ere dirua eman daiteke, eitb.eus/eitbmaratoia webgunean, baita Bizumen bidez ere, 33478 zenbakian. EiTBk jakinarazi zuen moduan, Euskadin 2.700 lagunek dute esklerosi anizkoitza, eta Estatuan, 55.000 lagunek.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).