Eneko Bilbao, erronkarako prest

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 20a, 13:56

Hitzordu garrantzitsua dute herri-kirolen zaleek urtarrilaren 21ean Urdulizen. Izan ere, arratsaldeko 6etatik aurrera Eneko Bilbao zamudioztarra eta Beñat Amade getxotarra norgehiagoka ibiliko dira bertako frontoian. Zehatz-mehatz, pentatloiko hiru proba egingo dituzte: gizon-proba, harria altxatzea eta korrika egitea. Jokoan 1.000 euro daude.

Pentlatoiak bost proba hauek ditu: 100 kiloko harria jasotzea, gizon-proba, aizkora, txingak eta korrika. “Guk, aldiz, hiru proba egingo ditugu, baina egin beharrekoa handituko dugu. Hau da, pentlatoian harria 25 aldiz altxatzen da, baina guk 30 aldiz altxatuko dugu; gizon-probari dagokionez, bi iltze egin beharrean, sei iltze egingo ditugu; eta hiru kilometroren ordez lau kilometro egingo ditugu korrika”, azaldu digu Bilbaok. Bere ustez, entrenatzen duena eta bere pisua kontuan hartuta, lehenengo bi probetan hobeto ibiliko da, batez ere bigarrenean. “Urte asko dira Bizkaian halako probarik egin ez dela, eta banuen gogoa. Bestalde, Beñatek eta biok nahiko maila antzekoa dugu eta uste dut polita izan daitekeela. Polita eta gogorra, antzean ibiliko garelako eta, jakina, proba gogorrak izango direlako”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).