Jostailuak batzeko kanpaina, Zamudion

Zamudioko Udalak eta Eroskik jostailuak batzeko kanpaina jarri dute abian Gabonetan. Egitasmoa abenduaren 26an jarri zen martxan eta urtarrilaren 13ra bitartean egingo da. Jostailuak udaletxean eta Eroskin utzi ahal dira eta urtarrilaren 9tik 13ra bitartean, baita eskolan ere. Jostailuak baliabide gutxi dutenen artean banatuko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).