COVID-19ak emakumeei nola eragin dien jakin nahi dute Zamudion

a: Pixabay (Pexels) 2023ko urt. 12a, 10:18

Zamudioko Udalak jakinarazi duenez, COVID-19ak herriko emakumeengan izan dituen eraginak ezagutu nahi dituzte. Horretarako, egitasmo bat ipiniko dute abian eta lehen topaketa urtarrilaren 18an, 18:00etan, egingo dute Zamudiotorren. Bertan egitasmoaren azalpenak emango dituzte. “Helburua da hainbat profiletako emakume zamudioztarrak elkartzea, gazteak, helduak, hainbat jatorritakoak…, COVID-19ak haien bizitzan nola eragin duen jakiteko, haien beharrizanak identifikatzeko eta guztion artean hausnarketa egiteko”, esan dute. Izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).