Lehen saioa, 100 kiloko harria jasotzea, zamudioztarrak irabazi zuen, 30 jasoaldiak arerioak baino 30 segundo lehenago bukatu zituelako. Bigarrenean, gizon-proban, ere garaile atera zen: 400 kilogramoko harriari sei iltze egin behar izan zituzten eta Bilbaok lau minutu gutxiago eman zituen horretan. Bigarren honetan, zamudioztarra faboritoa zen, Euskal Herriko txapelduna delako. Azkenik, azken saioan, 4 kilometroko korrikaldian, Amade izan zen hobea, helmugara minutu bi lehenago heldu baitzen.