Data berria Zamudion, COVIDak herriko emakumeengan izan duen eragina ezagutzeko

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 3a, 10:05

Zamudioko Udalak jakinarazi duenez, COVID-19ak herriko emakumeengan izan dituen eraginak ezagutu nahi dituzte. Horretarako, egitasmo bat ipiniko dute abian, eta lehen topaketa urtarrilerako antolatu bazen ere, hura otsailaren 6an, 18:00etan, egingo dute Zamudiotorren. Bertan egitasmoaren azalpenak emango dituzte. “Helburua da hainbat profiletako emakume zamudioztarrak elkartzea, gazteak, helduak, hainbat jatorritakoak…, COVID-19ak haien bizitzan nola eragin duen jakiteko, haien beharrizanak identifikatzeko eta guztion artean hausnarketa egiteko”, esan dute. Izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke.