Domekan Sasimartxo Eguna ospatuko dute Zamudion

Aikor aldizkaria 2023ko otsailaren 9a

Zamudioko Udalak eta Arroeta mendi taldeak ibilaldia egingo dute domekan, otsailak 12, Sasimartxo Eguna ospatzeko. Izena emateko epea bihar bukatuko da; horretarako hiru aukera daude: ADI Zamudio, udalaren webgunea (www.zamudio.eus) eta Udaletxea bera. 

Antolatzaileek ibilbide bi atondu dituzte: luzeak 14 kilometro dauzka; eta laburrak, zazpi. Mendizaleek, besteak beste, Bilbaobarri, Galbarriatu txokoa eta Sandoni auzoa bisitatuko dituzte. Irteera Sabino Arana plazan egingo da eta han bertan hamaiketakoa ere egingo da 12:00etan. Ibilbide luzea 8:30ean abiatuko da eta laburra, 9:30ean. Ziur asko lokatza egongo da ibilbidean. Beraz, Arroetak eta udalak gomendatu diete mendizaleei botak, mendiko arropa eta makila eramatea.