Zamudioko baserriak batzen dituen lana prestatzen dabiltza

Labayru Fundazioaren bitartez eta hainbat herritarren laguntzarekin, Zamudioko baserriak argitalpen grafikoa prestatzen dabil Zamudioko Udala. Lanaren helburua da herriko baserriak eta euren izenak ezagutzea eta zabaltzea, ahoz zein idatziz, etxean zein Zamudioko eta inguruko ikastetxeetan. Herritarrek otsailaren 28ra arte egin ahalko dituzte baserrien izenen edo deskribapenen inguruko ekarpenak. Horretarako, www.zamudio.eus webgunera jo behar dute; lana ere webgune horretan dago ikusgai.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).