Zapata Gorriak talde feministak antolatuta, “Construyendo un mundo sin violencia sexual” hitzaldia izango da gaur, otsailak 21, 19:00etan, Zamudiotorren. Gainera, La revulta de las putas liburua ere aurkeztuko da. Liburua Amelia Tiganusek idatzitakoa da. Bere esperientziatik abiatuta, Tinganusek pertsonala politikoa den ideia helarazten digu, eta hausnarketa sakona egiten du prostituzio-sistemaren inguruan.