Uztartze-bazkaria Zamudion

a: Andrea Piacquadio (Pexels) 2023ko mar. 2a, 11:45

Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak boilurra eta ardoa uztartzeko bazkaria antolatu du martxoaren 25erako. Bazkaria 15:00etan izango da Galbarriatuko txokoan, eta sei platerek osatuko dute. Plater bakoitza jatorri deiturako ardo batez lagunduta dastatuko da. Bazkariak 50 euro balioko du, eta leku mugatua egongo da. Erreserbak martxoaren 22ra arte egin daitezke 658 746 537 telefono-zenbakira deituta edo zizegorri@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Juan Ranilla sukaldariak prestatuko du menua, eta platerak hauek izango dira: Arabako boilur beltza erabilita egindako artisau-kroketak; alkatxofa onddoz betea eta boilurrez gainerrea; arrautza boilurrez beta, txerri-hankekin eta patata- eta boilur-aparrarekin; arroz krematsua, bakailaoarekin, porruekin eta boilurrarekin; baserriko oilaskoa, laranja- eta boilur-saltsaz betea; txokolatezko pastela, kafea eta izozkia. Platerak hurrengo jatorrizko deitura hauetako ardoz lagunduta aterako dira mahaira: Errioxa, Toro, Valentzia eta Bizkaiko Txakolina. Sommelierra Ramon Brigadier izango da.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).