Antzerkia eta ipuin-kontalariak Zamudion, Emakumeen Egunaren harira

a: Bea LarraƱaga 2023ko mar. 7a, 13:29

Zamudioko Udalak antolatuta, hainbat ekintza izango dira herrian Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Besteak beste, egingo dira elkarretaratzea, pintura-erakusketa, umeentzako ipuin-kontaketa eta helduentzako antzerkia.

Bihar, martxoak 8, elkarretaratzea izango da 12:00etan, Sabino Arana plazan, eta arratsaldean bat egingo dute Zapata Gorriak, Lagunandre eta Anpuluek elkarteak deitutako elkarretaratzearekin eta manifestazioarekin. Bestalde, bihartik aurrera emakumeen eta berdintasunaren inguruko pintura-erakusketa ipiniko da Zamudiotorren, eta martxoaren 10ean, 17:30ean, Elssie Xalbadorrek Super ni! umeentzako ipuina kontatuko du Ludotekan.

Martxoaren 11n, 10:00etatik 14:00etara, autodefentsa feministaren ikastaroa egingo da Gaztestazioan, 13 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzat, eta 11:00etan Ni neu nirekin ipuin-kontaketa izango da liburutegian, Miruren eskutik. Azkenik, martxoaren 18an, 18:00etan, Bonba bat naiz helduentzako lana antzeztuko du Bea Larrañagak Zamudiotorren.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).