Zapata Gorriak, Lagunandre eta Anpuluek taldeek deituta, atzo 240 pertsona inguru batu ziren Zamudioko Leizaola plazan, feminizidioen beira-arasaren aurrean, Martxoaren 8aren harira. “Gure izenak eta izanak santzoka oihukatzera gatoz, (…) gure elkarren arteko elkartasuna, ahalduntzea, borroka, gure gorputzen izatea, gure emozioen balioa, disidentzia, askatasuna… lau haizetara zabaltzea”. Abarketa gorriak ipini zituzten plazan. “Gure onetakoetan jarri behar delako, erreduntasun-sentimenduak albo batera utzi, egin behar ditugun errenuntzia guztiak aipatu, saltoka gainditu behar dugun oztopo-lasterketa hau hitzez hornitu, eta gizarteratu borroka politiko hau, pertsonala politikoa delako”. Parte-hartzaileek manifestazioa egin zuten herriko kaleetatik. “Itzel pozik gaude, ahaldunduta eta borrokarako prest” adierazi zuten antolatzaileek.