Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak Udaberri Kopa antolatzen du txirrindularitza-eskolen barruan dauden kategorietarako. Saioetako bat bihar, martxoak 18, egingo da Zamudion, 15:30etik 18:30era. Errepideko txirrindularitza-proba izango da eta Parke Teknologikoan izango da bi kilometroko zirkuituaren barruan; irteera eta helmuga Itsasontzi eraikinaren ondoan ipiniko dira. Lau kategoria izango dira: aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak eta umeak. Errepidea trafikorako itxiko da lasterketek irauten duten bitartean.